XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Protestaka hasi behar zuen momentu berean, konturatu zen Marmar Lanperna arbolaren puntan zegoela eta hori ikusi zuenean barrez hasi zen atakea emango ziola zirudiela.

Kutsatuta edo, besteek ere modu berean ospatu zuten aurkikuntza.

Txakurrak, barreen benetako arrazoiaz konturatu gabe, pozik zeuden, sekretuak ustez jasotako harrera ona ikusita.

Lanperna, lotsak jota, zuhaitzetik jaitsi eta taldean sartu zen, burumakur.

Orduan Ttipik, Mikel horrela ikusita, altxor hartako hezur eder eta goxo bat eskaini zion kontsolatzeko asmoz, baina honek detailea eskertu beharrean, hezurra hartu eta bota egin zuen, ahal izan zuen urrutiena.

Segundo bat ere pasatzen utzi gabe, bi txakurrek hezurrak banan-banan bildu eta berriz ere zuloan gordetzeari ekin zioten.

Hura zen duintasuna, txakur haiek erakusten zutena! Sekretuen klubak, irakaspenik eman zuen egun hartan ere.

Eta egun hartan ere, bigarren aldiz, lagunen sekretuek baztertuta utzi zituzten arratsaldeko marrazki bizidunak.

Benetan gauza bitxia suertatu zen.